Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorainek 5-10 menderatu zuen Gipuzsala-Nogales Astigarrako derbian

Joan den astean Nazional B mailako liderra merezimendu osoz gainditu ondoren, zaila eta aldi berean erakargarria bezela batailatu genezake larunbatean Laskorainek Astigarragako udal polikiroldegian jokatu beharreko derbia. Parez pare, bi talde eta areto futbola ulertzeko bi modu ezberdin bezain errespetagarri, igoera proiektuaren ametsa eta irrika batetik, harrobia eta eguneroko lanaren eredua bestetik, beste behingoz, Gipuzsala eta Laskorain hurrenez-hurren.

Sobera jakina da horrelakoetan 3 puntuetaz gain zerbait gehiago ere badagoela jokoan eta partiduak ez zion harmailetako zalegoari hutsik egin, markagailuak erakusten duen gol zaparrada galanta delarik aipaturikoaren frogarik argiena.

Konzentrazioz beterik kantxaratu zituen Alonso entrenatzaileak bere mutilak eta lehen zati borobil batek 0-5 aurreratu zituen horitxoak. Murgi, Saldias eta Telletxea (3) izan ziren ordurarteko golegileak. Defentsa sendo eta eraso adimentsu batek maldan behera ipini zuen erronka.

Bigarren erdia hasi bezain pronto Telletxeak 0-6-koa egin zuen eta etxekoek atezain jokalaria ateratzeko erabakia hartu arren, ikastolakoek puntuak ondo lotu eta 5-10-eko emaitza zabalarekin amaieratu zuten norgehiagoka. Gainontzeko golak, Telletxea, Gil, eta Ekhi (2)-ren eskutik etorri ziren. Ekhi-CR6 ezizenarekin ezagutzen hasia den azken honek, bere zapatila orlegi dizdiratsuei estreinu bikaina eman zien. Telletxearen aipamena ere ezin alde batera utzi, 5 gol ez bait dira egunero sartzen.

Taldeak Iñaki Egizabal bere idazkari tekniko “matti” eta “kutti”-ari eskeini nahi dio garaipena, iraganeko “kale-bandolero” garaiak gaindituak dituen honetan eta etxerako moduko gizon jarraibidezko batean bilakaturik, izaten duen denbora libre apurra klubaren onurarako erabiltzen bait du beti.

Larunbatean Astigarragan, Alonso entrenatzailea, Endika, Telleria, Murgi, Telletxea, Lander, Barriola, Saldias, Amatriain, Joniko, Ekhi, Gil eta Domentxe izan ziren neurketa bikain honen protagonistak.

Filialari dagokionez 2-8 irabazi zuten Legorretako Bilkoinen aurka igoera fasean sartzeko borrokan aurrerapauso garrantzitsu bat emanaz. Pradosen neskek ere beste horrenbeste egin eta 12-0 gainditu zuten Eskolapioen taldea, ikastolarentzat areto futbol arloan astebukaera fina borobilduaz.
Amatri

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]