Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

5. Jardunaldia: Tecuni Bilbo - Laskorain. Aurrekoa

Hilabete pasatxo darama txapelketak martxan eta igande honetan izango du lehenengoz Laskorainek autobusean bidaiatu beharra, Bilboko San Ignazioko polikiroldegiari urtero legez zor dion bisita egiteko hain zuzen ere.

Urtero diogu, bertako anfitrioia den Tecuni Bilbo, Laskorainen moduan, kategoriko talde beteranoetariko bat delako. Baina oraingoan, kantxak eta taldeak duten solera ez da jokalariengan isladatuko, jubenil ohiez eta gaztetxoz osatuta bait dago.

Ditugun erreferentziak ez dira egun sailkapenean duten postuarekin bat etortzen. Baloia zaintzeaz gain, joku alaia egiten saiatzen den taldea dugu eta hori beti da eskertzekoa zalegoarentzat.

Ikastolakoak berriz, atezain bakarrarekin joango dira Mikel bi astez entrenatu ez eta oraindik sasoiko ez dagoelako. Joseba eta Jon ere baja dira igande goizez 11:30-tatik aurrera jokatuko den partidarako.

Deialdia, Usabalen igandean goizeko bederatziak laurden gutxiagotan da eta bertara, Jorge eta Javirekin batera, Amatriain, Barriola, Camio, Murgi, Sadias, Telleria, Telletxea, Uribe, Zabala eta Zubillaga azaltzekoak dira.

Gogoratu, larunbat gauean, erlojuak ordubete atzeratu behar direla !!!

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]