Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Garaipenak bakarrik balio du

Txapelketa irabazteari uko egin ondoren, Laskorainek erronka berri bat du buruan: azken sei partiduetan sei garaipen lortzea. Helburu hortan, Meatzari talde bizkaitarra dute bigarren aurkaria bihar arratsaldeko zazpiretatik aurrera. Gallartakoak, bertako Txikito frontoian jokatzen dituzte partidak eta areto futbol kantxa baino "izotz hockey"-eko pista dirudi.

Halere, ez luke aitzakiarik behar, sailkapenean dagoen aldean erreparatzen badegu, eta hortaz, garaipenak bakarrik balio dio Laskoraini.

Jorgek, bigarrengo astez jarraian, armailetatik ikusiko ditu Unai D., Mikel, Gorka, Unai B., Joseba, Iñigo, Jon, Beñat, Iker, Giller eta Ekhi taldekideak. Sasoi hontan lehenengoz, Andoni kapitaina baja izango da konpromezu familiarrak direla eta.

Beste behin, eta aurrekoan bezalaxe, kirol elkartearekiko egiten duen guztia ezin eskertuko diogun Eski izango da aulkitxoan eseriko dena.

Usabalen, filialak Azpeitiko A.F. taldea mendean hartu nahi du, maila mantentzeko azkeneko trena izan daitekeena partidan.

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]