Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Etxeko partida Ibarran jokatuko du Laskorainek

Usabalgo polikiroldegia iharduera anitzetako egin zutela argi dago. Asteburu honetan bertara inguratzen denak ez du golak edo saskiratzeak ikusteko aukerarik izango (ez behintzat kantxa nagusian), bai ordea, Gipuzkoa Encounter ordenagailu festa dela eta, edonondik etorritako ehundaka "friki" bere ordenagailu etabarrekin.

Ondorioz, Laskorainek, arratsaldeko seiretatik aurrera, Ibarran jokatuko du Ancla Dosanpor talde sestaotarraren aurkako partida.

Lehenengo itzulian bi segunduren faltan hiru puntuak eskutik ihes egin eta bizkaitarren jokalari batzuen kiroltasun eskaseko keinuengatik edo, tolosarrak gogo biziz ekingo diote arerioari. Txapelketa amaierarako helburuari begira ere, segidan hirugarren garaipena lortu nahi dute.

Filialak, Aloña Mendi talde oñatiarrari zor dio bisita bihar arratsaldeko seiak laurden gutxitan bertako kiroldegian jokatuko den norgehiagokan.

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]