Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Atsedenik ez Maiatzaren lehenaren zubian

Laskorainek, Bilboko Abusu-La Peña auzoan, Igandez eta eguerdiko 12 terdietan, jokatuko du Ortziri Comodon taldearen aurka txapelketako 28. partida.

Bilbotarrak maila eusteko ahaleginetan dira buru belarri eta tolosarrak, aldiz, podium-a ziurtatzen duen hirugarren postuari ez diote ihes egiten utzi nahi. Erakargarritasuna badu hortaz bien arteko lehiak.

Bestalde, txapelketari begira, Zierbenak Lezon jokatuko du geratzen zaion partida zailenetako bat, zailena ez bada... Gipuzsalak, ordea, datorren astean izango du erronka Tolosan jokatuko baitu ikastolakoen aurka. Baina hortaz aritzeko izango degu astia datorren egunetan.

Filialak, liderrari lehenengo taldeko jokalariekin aurre egiten saiatuko da, maila eusteko ahaleginean puntuak urratu nahiean.

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]