Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorainen bigarren taldea derbian nagusi

Pasa den larunbatean Laskorainek (bigarren taldeak), hil ala biziko partidan, Denak Pizzak taldeari 3 eta 1 irabazi zion tolosarren arteko derbian. Golak, Beñat Telleria "beltxarga"-k (2) eta Murgik lortu zituzten.

Ikastolakoentzat ezin bestekoa zen garaipena lortzea arerioa hiru puntutara baitzuten. Etxekoak, aurkariak baino kalitate gehiagoko jokalari dexente dituzte eta, lehenengo zati orekatu baten ostean, hiru gol jarraian eginaz isladatu zuten. Txapela kentzeko modukoa Beñatek sartutako hirugarrena, talde osoak eginiko jokaldi bati amaiera ezin hobea emanaz.

Amaieran, ezhusteko bi jokaldi: bisitarien gola eta ondorio latzagoak izango dituen Arzelusen txartel gorria.

Denboraldia amaitzeko zazpi partidan faltan, sailkapeneko azken hirugarrena da Laskorain. Beraz, jeitsiera matematikotik salbu, baina egoera erosogo bat bilatu beharko luke Euskal Ligatik jeitsi daitezkeen taldeen "arrastrea" jasan eta maila galdu nahi ez badu.

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]