Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorain-Euskadi sub´21-Ibarra triangeluarra

Gaur, arratsaldeko zazpiretatik aurrera, Usabalgo polikiroldegian Laskorainek, 21 urtez azpiko Euskadiko selekzioak eta Ibarrak adiskidantzazko triangeluar moduko partidu bat jokatuko dute. Ez da guztiz triangeluarra izango, hots, selekzioak tolosaldeako bi taldeen aurka jokatuko baitu, baina azken hauek beraien artean ez.

Partida, datorren astean Galdakaon ospatuko den 21 urtez azpiko autonomien arteko txapelketarako prestakuntza bezela prestatu dute bi klubeko ordezkariek eta Juanan Rodriguez eta Cesar Roca, euskal herriko konbinatuaren gidariek.

Gogoratu behar da, selekzioarekin BeƱat Telleria laskoraindarra arituko dela (bizkarreko lesioak uzten badio, behintzat), eta arazo ezberdinengatik uko egin behar izan dieten Mikel Arribillaga atezaina (azterketak) eta Jon Otxoa (lana) ere entrenatzen izan direla. Argi dago, beraz, ikastolakoek kanterako lana zaintzen dutela.

IƱauteriak baldintzatuko duten bi aste hauetako saioetarako bixigarri bat da hortaz gaurko partida eta zaletuari zein jokalariei atsegin egingo zaienaren esperantzarekin gaude.

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]