Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Etxean estreinaldia garaipenaz egin nahi dute horitxoek

Laskorainek hiru puntuak nahi eta behar ditu, aurreko asteko ezusteko porrotaren ostean. 

Etxekoek lan-aste garrantzitsua izan dute igande honetan jokatuko den neurketa prestatzeko Aurrean, Otxartabe izango dute. Aski ezaguna dute, bizkaitar taldea. Azkeneko 4 urteetan elkar neurtu eta ezagutzeko aukera izan dute eta. Asko aldatu da ordea, kanpoko taldea.

Kalitate handiko jokalariak ditu talde bizkaitarrak eta azken denboraldian mailaz igotzeko borrokan ibili zen. Aste honetan, erregeko kopako partidua jokatu du Benaventeren aurka.

Hortaz, desafio polita izango dute aste honetan etxekoek. Hiru puntuak lortzeko formula ezaguna dute. Lana ondo egin ezkero gertu izango dute garaipena.



Laskorain KE- Otxartabe

Igandea, azaroak 22 - 11:00.

Usabal Kiroldegia - Publikorik Gabe

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]