Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorainek berdinketarekin konformatu behar izan zuen Goierriren aurka (4-4)

Bi asteko geldialdiari amaiera emanez elkartu ziren larunbat arratsaldean Laskorain eta Goierriko jokalariak Usabalen.  Kanpotarrak, lehen 8 postuetan sartzeko borrokari eusteko asmoz kantxaratu ziren eta etxeko taldea, berriz, azkeneko jardunaldian  alde egiten utzi zuten hirugarrengo postua berreskuratzeko gogoarekin.

Norgehiagokari erritmo bizia eman zioten bi taldeek hasieratik, atzean gogor defenditurik eta kontraeraso azkarrak burutuz. Hala ere, kanpoko taldea izan zen markagailuan aurre hartu zuena partidua hasi eta 6 minutuetara.  Alderatze baten ostean Goierriko pivot-a Iker atezain gaztearen aurka geratu zen eta baloiak zutoina ikutu ondoren, defentsara bizkor zetorren Lakunek bere atean sartu zuen baloia.
Hala ere, Lakun ez zen behera etorri eta lanean jarraitu zuen markagailua berdintzea lortu zuen arte ezkerkada bikain bati esker. Aitor Garciaren mutilek, berdinketa lortu ostean intentsitatea igotzea lortu zuten eta atsedenaldirako 4 minutu geratzen zirenenan, estrategiako jokaldi bati esker, Andonik bi eta batekoa ipintzea lortu zuen.

Atsedenaldiak ez zion mesederik egin etxeko taldeari eta berehala ikusi zen atzetik markagailuan. Lehenbizi, kontraeraso batean lortu zuen berdinketa Goierrik eta 3 minutu beranduago, alderatze batean bi eta hirukoa ipini zuen.  Kanpoko taldeak markagailuan abantaila lortu bezain laster, etxeko taldeak aurrera pausu bat egin zuen eta baloiaren mantentzeari ekin zion ondorengo minutuetan, aukerak sortuz bata bestearen atzetik. Gainera, aipatzekoa da atezain kanpotarra lesionaturik utzi behar izan zuela Usabaleko kantxa eta horrek etxeko taldeari mesede handia egin zion.

Honela, Gil kapitain horitxoak berdinketa ipintzea lortu zuen jokaldi nahasi baten ostean. Hiru minutu eskas geratzen zirenean, Aitor  La Fugak” hutsartea eskatu zuen eta partiduaren bila joan zen atezain-jokalaria ateraz. Aurten ohikoa den bezala, kanpoko taldeak etxeko taldearen huts bat aprobetxatzea lortu zuen eta berriro ere aurre hartu zuen markagailuan.Hala ere, laskoraindarrak lanean segi zuten eta 28 segundu falta zirenean Andonik launakoa egitea lortu zuen, arratsaldean ikusitakoari justizia eginez.
Usabalen egon ziren Aitor eta Javi prestatzaileak – Iker, Gil, Etxebe, Manso eta Andoni- hasierako bostekoa- Joniko, Murgi, Lakun, Josu, eta Endika.

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]