Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorainen garaipen bikaina Tolosako derbyan (2-7)

"Welcome to the jail". Esaldi esanguratsu honekin jaso zituzten laskoraindarrak Eskolapioetako kiroldegian Tolosalako ultrek, pankarta erraldoi bat erakutsiaz.

Hiru puntu baino gehiago zeuden jokoan larunbat arratsaldean jokaturiko partiduan, batzuek ohorea zela esaten zuten, beste bazuek ordea errebantxa bat bezela ikusten zuten, lehengo urtean kiroldegi berean bizitako partidua zela eta.

Osagai guzti horiekin hasi ziren jolasten bi taldeak.

Etxeko taldea izan zen lehena markagailua estreinatzen, eta horrekin batera defentsa gogor batekin beraien kartak erraz erakutsi zituzten, kontraerasora itxaron eta ahalik eta min gehien eginez, baina Lakunza laskoraindarraren erantzun bikaina berehala etorri zen 1-1ekoa ipiniaz bolea polit baten bitartez.

Horrela bukatu zen lehen zatia.

Atsedenaldiaren ondoren bi taldeak errespetu hadiz kantxaratu ziren, baina jokaldi polemiko baten ondoren Zumetak bere arratsaldeko lehena egin zuen penaltia sareratuaz. Partidua berotzen hasia zen ordurako baina Lakunzaren baloi lapurketa baten ondoren, Jonikok kanpo erdian jaso eta hirugarren gola lortu zuen horitxoentzat. Txapela kentzeko modukoa.

Tolosala taldekoek beraien erantzuna eman zuten 2-3koa ipiniaz baina orduan beraien taldekide bat kanporatua izan zen bigarren txartel horia ikusi eta gero.
Kantxan jokalari bat gutxiagorekin, horitxoek ederki aprobetxatu zituzten beraien aukerak eta Zumetak bere arratsaldeko bigarrena egin zuen.

Partidua erabat hautsi egin zen eta horrela, lehenik eta behin, Gilek, Endika atezainaren pase polit baten ondoren, berriro ere Zumetak, hat-tricka lortuz, eta azkenik Josuk, egin zituzten gol bana Laskorainentzat (2-7).

Larunbat arratsaldean Tolosako Eskolapioetako Kiroldegian, Aitor entrenatzailea, Javi delegatua, Aratz, Gil, Josu, Etxebe eta Zumeta-haserako bostekoa- Murgi, Joniko, Manso, Lakun eta Endika.

                                                    
Azkenik, lerro hauen bitartez, gure doluminik beroenak eskeini nahi dizkiogu Urtziren familia, lagun eta Tolosa CF taldeari pairatu galeragatik.

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]