Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorainek 7-3 irabazi zuen Tolosala-Hirukide taldearen aurka

Aurreko jardunaldian Zaldibarren lortutako garaipen garrantzitsu baten ondoren, Tolosala boteretsua jaso zuen Usabal kiroldegian Laskorain taldeak. Partidua gogor planteatu zuten bi taldeek hasieratik, baina Aitor "Ancelotti" misterrak eta Javi "Zidane" laguntzaileak argi zuten partidu honetan hainbestetan emaitza ona eman duen "Laskoraindar Kasta" hori atera beharra zegoela. Hortxe azaldu zen Gil "Pikolin" kapitaina, arratsaldeko bi lehenengo golak eginez.

Tolosalak bere jokua egiten saiatu zen eta bere taldean protagonista nagusiena bilakatu zen Jon Aranburuk 2-1 ekoa egin zuen. Laskoraindarrak ez ziren gailendu, eta Arkaitz  "elektrizista katxarero"-aren bitartez, arratsaldeko golik politenetarikoa ikusi genuen etxeko taldearentzat.

Epaileek ere nabarmendu nahi zutelakoan ziruditen, eta konturatzerako, Etxebe "koordinadorea"-ri bigarren txartel horia atera zioten, oraindik inorrek sinistu ezin duen jokaldi batetan, taldea jokalari bat gutxiagorekin utziaz.

Tolosalak bi minutu izan zituen markagailuan gol bat egiteko jokalari bat gehiagorekin, baina "Laskoraindar kasta" ateratzeko unea zen,  eta arratsaldeko protagonista  nagusienak, Beñat "juanito-pantxito"-k defentsa guztia bizkarrera botatzen duenean, oso zaila izaten da edozein zirrikitu aurkitzen.

Atsedenaldiaren bueltan etxeko taldearen momentu onenak bizitzen ari ziren Usabalen, eta horrela Jonikok, berari horrenbeste atsegin zaizkion kontra batetan, 4-1-ekoa egin zuen.

Tolosalak gogotsu ekin zion bere jokoari eta Jon "Maravillas" Aranbururen bitartez 4-3-ra gerturatu ziren markagailuan. Baina berriro ere epaileak azaldu ziren, eta Tolosalako Guillermo "Toulalan" jokalariari bigarren txartel horia atera zioten, bere taldea jokalari bat gutxiagorekin utziaz. Laskorainek bere bi minutuak ondo aprobetxatu zituen eta Gil "Pikolin"-ek bere arratsaldeko hirugarrena egin zuen 5-3-koa ipiniaz.

Etxeko taldea, partiduaren jaun eta jabe bilakatu zen eta horrela beste bi gol gehiago sartu zituen Murgi "Txintxe" eta Zumeta "Latin Lover"-en bitartez, hiru puntuak etxean lotuaz.

Larunbatean Usabalen, Javi delegatua, Aitor eta Javi etrenatzaileak, Aratz, Gil, Murgi, Beñat, Etxebe-hasierako bostekoa-, Alonso,Zumeta, Joniko, Lakun, Mendi eta Iker "Gladiadorea" aritu ziren. Harrobiari dagokionez, Santxoren filialak 5-3 galdu zuen Bakion.

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]