2012-12-28

Laskorainek 3-2 irabazi zion Sestaori urteko azken partidan

Euskal areto futboleko historiko bat den Sestaoren bisita jaso zuen Laskorainek joan den larunbatean. Sailkapenak adierazten duena baino maila altuagoko arerioa aurrean, horitxoek gogotik egin behar izan zuten lan, baina oso gustora esango diote agur 2012 urteari 3-2 gailendu baitzituzten Nerbioi ezkerraldekoak.

Ikastolako taldeak honela bi aste aurrerago Urretxuren aurka pairaturiko porrot mingarriaren ostean bi garaipen eskuratu ditu erreskan eta sailkapenaren erdikaldean kokatu da berriro, ez hotz eta ez bero, 2013 urte berriaren hastapenean arratxari eusten saiatu beharko duelarik danok espero eta desio degun aurrerapausoa eman ahal izateko.

Larunbatean hasierako minutuak izan ziren erabakigarriak. Horitxoak oso indartsu kantxaratu ziren, amorraturik eta zurrunbilo bat bihurtu ziren sestaotarrentzat 3-0 aurre hartuaz markagailuan. Telleriak egin zuena lehena faltako estratejian, Txikik bigarrrena Zumetarekin batera osaturiko jokaldi ikusgarrian eta Jonikok hirugarrena hain gustoko dituen bere kontra bizkor horietako batean.

Aldageletara zuzendu aurretik ordea, bisitariek beraien estreinekoa sartu zuten eta oraindik bizirik zirautela ohartu ziren. Berragerpenean gainera ez zuten denbora gehiegi behar izan 3-2koa ipintzeko eta aurreratu bezela hortik aurrera tolosarrek galtzak bete lan izan zuten abantaila amaieraraino sostengatzeko. Baina aukerak aukera –egia esan argienak etxekoentzat izan ziren kontraerasoan- markagailua ez zen gehiago mugitu.

Azkeneko sei puntuak poltsikoratuta zoratzen jango dute aurtengoan turroia Javi delegatuak, Aitor eta Javi entrenatzaileek eta Endika, Iker, Telleria, Alonso, Gil, Etxebe, Txiki, Ekhi, Zumeta eta Joniko jokalariek.

No hay comentarios: