Sailkapenaren erdian, azken postuei behin betiko agur
esan eta gorantz begira jartzeko irrikan diren bi talde izan genituen nor baino
nor Santurtziko udal kiroldegian. Egungo
3. mailak ordezkatu duen Nazional B
mailan behin baino gehiagotan aurrez aurre izan diren Santurtzi eta
Laskorainek, beste orrialde bat idatzi zuten elkarren aurkako norgehiagoken
historialean.
Pasa den astean Billabonako Egintza garaituta, beste hiru
puntu eskuratzeko ilusioz bidaiatu zuen ikastolako taldeak baina 40 minuturen
ostean berdinketan amaitu zen norgehiagoka. Lehen zati eder baten ostean 3
puntuak Tolosarako bidea hartuta zutela zirudienean, bigarren zatian egindako
lan eskasak puntu bakarrean utzi zuen ikastolako mutilen arratsaldeko etekina.
Lehen zatian Aitorren mutilak nagusi izan baziren ere
lehen minutuetan erabat lokartuta kantxaratu ziren. Epaileak txistua jotakoan
ez baino etxekoek lehen gola egindakoan hasi zuten norgehiagoka horitxoek. Hortik
aurrea, jokoan erabat nagusitu ziren eta pixkanaka markagailuari buelta eman
zioten Etxebe, Telleria eta Gilen golekin.
Lehen zatiaren azken hondarrean jokoaren dinamika apurtu
nahian etxekoek atezain jokalaria kantxaratu zuten baina Gilek aldea
areagotzeko probestu zuen, baloi bat lapurtu eta markagailura 1-4koa
igo baitzuen atsedenaldiaren aurretik.
Lan zailena eginda zegoenean ordea partida erabat okertu
zen eta bigarren zatian bizkaitarrak izan ziren jokoaren gidari. Laskoraini baloiaren jabetza kendu eta
emaitza orekatu arte etxekoan alde izan ziren markagailuaren aldaketa denak.
Horrela 40 minutuak agortutakoan 4na goleko berdinketak puntu banaketa adostu
zuen bi taldeen artean.
Berdinketekin puntu gutxi pilatzen bada ere, Laskorainek
galdu gabe jarraitzen du eta datorren astean etxean jokatuko duen derbi
garrantzitsurako ilusioz beteta itzuli ziren Santurtzitik Javi delegatua, Aitor
entrenatzailea, Endika, Telleria, Murgi, Gil, Ekhi, Etxebe, Txiki, Alonso,
Eñaut, Manso eta Aratz jokalariak.
Oinarriko taldeen emaitzak:
Probintzial 1. Maila: Bide Bide Laskorain 5 - 2 Gure Txokoa
Probintzial 2. Maila: Laskorain 2 - 5 Denak Taberna
Jubenilak: Atsedena
Kadeteak: Laskorain 6 - 3 Beasaingo
Infantilak: Goierri "B" 0 - 13 Laskorain
Probintzial 1. Maila: Bide Bide Laskorain 5 - 2 Gure Txokoa
Probintzial 2. Maila: Laskorain 2 - 5 Denak Taberna
Jubenilak: Atsedena
Kadeteak: Laskorain 6 - 3 Beasaingo
Infantilak: Goierri "B" 0 - 13 Laskorain
No hay comentarios:
Publicar un comentario