Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorainek 6-2 galdu zuen Conceptoren aurkako derbia


Areto fuboleko 2.B mailan lehiatzen duten bi talde gipuzkoarren arteko bigarren derbia jokatu zuten Laskorainek eta Conceptok Elgoibarko Olaizagan. Bizilagunen arteko dema hauen ezaugarririk funtsezkoena parekotasuna izan ohi den arren - arratsalde batez sailkapenak eta aurrekontuak ezertxo ere balio ez balu bezala-, larunbatean lojikak ez zion ustekabekoari abagunerik eskeini eta elgoibartarrak 6-2 nagusitu ziren.

Arratsaldea partida hasi aitzinetik okertu zen ikastolakoentzat: izan ere, Endika atezain titular bikainari beroketan sorbalda irten zitzaion eta epaileek partidaren hasiera adierazi zutenean Mendaroko hospitalera bidean zen. Iker Saralegi jubenilak ordezkatu zuen, bere debutean meritu handiko partida osatuaz, baina Endikaren hutsunea kolpe gogorra bihurtu zen horitxoentzat.

Kantxa barneko kontakizunari ekinaz, lehen zatian laskoraindarrek Conceptokoen jokoari ederki eutsi ziotela esan behar da, etxekoen estrainekoari Mikel Alonsok berdinketarekin erantzun ziolarik, nahiz eta ondoren atsedenaldiaren aurretik berriro aurreratu elgoibartarrak. 

Parekotasuna aldageletatik bueltan desegin zen erabat eta partidak ez zuen amestutako emoziorik izan. Esan momentu hartan 5-2koa suposatzen zuen gol laskoraindarra Joniko Otxoa pistoleroak sinatu zuela, baina beranduegi zen erreakziorako.

Horitxoen derbi bilduma zabal eta oparoaren azken atalburua beraz narras xamarra gelditu da, porrotagatik baino gehiago Endika handiaren lesioagatik. Atezain titularrari animoak eman eta Saralegiren debut itxaropentsuarekin gelditzea tokatzen da.

Txapelketaren amaierarako lau jardunaldi besterik falta ez direnean, laskoraindarrak azken aurrenak dira sailkapenean eta oso nekeza ipini bazaie ere, badituzte aukerak oraindik postu bat aurreratzeko. Amildegiak gertuen dirudienean, gauak sakonen eta beltzen dirudienean, oraintxe atxiki behar zaio tinko fedeari, gerlari arima agertu eta jo ta su borrokatu erreakzioa jomuga. Lau neurketa, hamabi puntu, amets bat. Endikagatik.

Elgoibarren elastiko horitxoa Javi delegatuak, Javi eta “Monty” Aitor prestatzaileek eta Saralegi, Telleria, Alonso, Etxeberria, Gil, Murgi, Ekhi, Lander, Loitzun, Txiki, Otxoa eta Endika jokalariek defendatu zuten.

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]