Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorain eraberrituak 6 eta 1 irabazi zuen La Bellotaren aurrean txapelketari hasiera bikaina emanaz

6 eta 1-eko garaipen zabal eta itxaropentsuarekin ekin zion Laskorainek bere 17 urtetako bilakaeran ireki duen aro berriari. Aro berria diogu, horitxoentzat 2009/2010-ko ikasturtea ez bait da Nazional B mailan jokatzen duten beste denboraldi soil bat izango, hamargarrena erreskan, horretaz gain kirol talde eraberritu baten estrainekoa ere izango bait da.
Honelaxe da. Telebista teknologian gertaturikoarekin parekatuaz, uda honetan Laskorainera itzalaldi analogikoa iritsi dela esan daiteke, Saldias, Telletxea, Amatriain eta Domentxe jokalari paregabe eta ahaztezinek taldea utzi baidute; baina aro analogikoaren amaierari aro digitalaren sorrerarekin erantzun dio ikastolako taldeak jokalari multzo gazte bezain prestatu eta adoretsu bat osatuaz. Erabarritu ala hil.

Larunbatean partida martxan ipini aurretik izan genuen aurrekoaren lehenengo aztarna. Kapitainaren besokoarekin Unai Barriola kantxaratu zen Laskorainen historiako laugarren kapitaina bihurtuaz eta Xabier Bengoetxea, David Prados eta Andoni Saldiasen lekukoa hartuaz. Zerrenda hau ikusita, zorte handikoa izan dela eta oraindik dela besoko horitxoa esan behar.

Etxekoentzat beraz oso berezia suertatu zen neurketan maila estreinatzen zuen Legazpiko La Bellota izan zuten horitxoek arerio eta nahikotasunez nagusitu zirela azpimarratu behar da. Legazpiarrek 2 eta 1 markagailuan gerturatutakoan ikusi ziren minuturik orekatuenak baina bigarren zatiaren 8. minutuan Telleriak sareratutako etxekoen hirugarrenak partida behin betirako desorekatu zuen, erabat esanguratsua delarik azken 6 eta 1-ekoa. Beste bost golak Gil TDI, Murgi mirakusa eta Jon Zlatan Elolaren artean banatu zituzten, azken bi hauek bina sinatu zituztelarik.

Golegileez gain, protagonista nagusiak nola ez laskoraindar debutariak izan ziren, G3 bezela bataiatu den staff teknikoatik hasita. Azken bi urteetan aritu den Alonso entrenatzaileak aurtengoan Javi Mujika entrenatzailearekin eta Imanol Moyano prestatzaile fisikoarekin batera egingo du lan eta Imanolen eragina asko antzeman omen da aurre denboraldiko entrenamentuetan. Egia esan horitxoak Button eta Barrichelloren Brown bolidoak bezela agertu ziren Usabalen.

Beste debutariak jokalari berriak izan ziren: Urko Alonso atezaina eta Mikel Alonso, Iñigo Belloso eta goraxeago aipaturiko Jon Elola jokalariak. Laskorainen estraineko deialdi digitala Javi delegatuak, Endika atezainak eta Telleria, Murgi, Gil, Camio –haserako bostekoa-, Barriola, Zubillaga eta Zabala jokalariek osatu zuten. Aurrera LSKRN.



Eski

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]