Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Analogikotik digitalera

Aldaketa nabarmenak izango ditu aurtengoan ikastolako talde nagusiak. Urte luzez taldearen zutabe izan diren lau lagunek taldeari agur esan baitiote.
Andoni Saldias kapitainan handiak, Iker Telletxea areto futboleko maisuak, Gorka Amatriain taldeko birikak eta Unai Domenche atezain apartak amaiera eman diote euren ikastolako jokalari etapari.
Zaila izango da hain hutsune garrantzitsuak betetzea baina taldeko gazteenak gogo biziz daude euren alboan ikasitako guztia kantxan erakusteko eta egia aitortzekotan, parada ezin hobea dute.
Jokalari falta honi aurre egiteko jende berria sartu da taldean. Filialetik igo diren Jon Elola(26) eta Urko Alonso(25) atezainarekin batera, Iñigo Belloso(21) eta Mikel Alonso(23) gazteak ere sartu dira taldean.
Teknologiekin gertatzen den bezalaxe, Laskoraini iritsi zaio eraberritzeko garaia eta aldaketa guzti hauekin analogikotik digitalera pasatu da taldea.
Gora LSKRN!

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]