Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Norgehiagoka eder baten ondoren hiruna berdindu zuten Laskorainek eta Euskaldunak

Hiruna berdindu zuten Laskorainek eta Euskaldunak joan den larunbateko derbian. Amaierako puntu banaketan baino gehiago albistea Euskaldunako aulkitxoan izan genuen: bertan, bi denboraldiz horitxoen entrenatzaile izandako Jacinto Diaz errepikaezina eseri baitzen, zazpi urte eta gero Tolosara bueltan.

Derbia interesgarria suertatu zen, maila politakoa. Horitxoek, beste behingoz, beraien jokoa beraien sailkapeneko postuaren oso goitik dagoela frogatu zuten eta kinka larrian jaitsiera saihesteko borrokan dabiltzan Euskaldunakoek ere uste baino joko trinkoagoa eskeini zuten.

Aurtengoan ia astero gertatu den moduan, ikastolakoena izan zen baloiaren jabetza eta jokoaren ekimena; baina beste hainbatetan kontatu dugun moduan joko nagusitasun hau ezin izan zuten markagailuan islatu eta atzetik ipini ziren ate aurrean ez asmatzeagatik eta defentsan egindako hutsengatik. 0-1 atsedenaldian eta 0-2 aldageletatik bueltan: asteroko amesgaiztoa.

Azken minutuetan ordea, ezkortasuna eta etsipena antzematen hasi zirenean, horitxoek golaren giltza berreskuratu zuten eta jadanik lesiotik bueltan den Landerrek, Saldias kapitain eta pitxitxiak eta Murgi mirakusak buelta eman zioten markagailuari, horitxoen jokoak merezi bezela behingoagatik. Baina zoriontasuna ez zen borobila suertatuko, azken minutuan atezain jokalariaren bitartez Euskaldunakoek hirunakoa sartuko baitzuten.

Usabaldik irtetean Jacintok balio handia ematen zion berdinketari, beraien egoeran puntuak urrearen balioa bait du. Laskoraindar guztiok puntu hau denboraldi amaieran erabakiorra bihur dadila opa diogu noski hainbeste momentu gozo bizi arazi zizkigun areto futbol maisu ahaztezinari.

Amaitu aurretik larunbateko albisterik okerrena ere gogoratu nahiko genuke, Telletxearen lesioa alegia. Bizkarreko mina tarteko, laskoraindar rockero zaharrak ezin izan zuen bigarren zatian parte hartu eta hori noski albiste oso txarra da taldearentzat. Ea sendatze azkarra izaten duen aita bihurtu bidean den Ikerrek.

Puntu bakarrarekin bukatu zutenak Javi delegatua, Alonso entrenatzailea eta Endika, Telleria, Telletxea, Saldias, Barriola, Gil, Lander, Otxoa, Murgi, Zubillaga eta Amatriain jokalariak izan ziren. Filialak aldiz erraz hartu zuen mendean Euromar Kafetegia talde zarauztarra.
Eski

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]