Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Zierbena txapeldun

Jaurdunaldi baten faltan, Zierbenak aurreikuspen guztiak bete ditu eta txapeldun berria bilakatu da. Doala hemendik gure zorionik beroena bigarren itzuli paregabea egin duten bizkaitarrentzat.

Bestalde, Meatzari eta Beti Arin taldeek maila galdu eta hauen lekua Astraburuko, Kenci eta Euskaldunak beteko dute. Ortziri Comodon taldea ordea, Zilarrezko mailan izan daitezkeen jeitsiera eta arrastreen zai geratuko da, mailari eusten dion jakiteko.

Azken jaurdunaldirako erabakitzeke geratzen den bakarra, podiumeko hirugarren tokia nork beteko duen jakitea da. Ohorezko postu hori bereganatzeko, Laskorainek nahikoa du bere partida irabaztea edo, txarrenean ere, Iturriondok berea ez irabaztea.

Halanola, ikastolakoak denboraldi itzela sinatuko lukete.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Eta talde ezberdinetako blog egileen artean brolin txapeldun!

Beno, Zierbenaren igoerak badu bere alde gauza on bat, ea behingoz Zolaren aurka jolastu beharrik ez daukagun, urteko dozena erdi bat gol sartzen dizkigu ta!

Ala ere Zorionak "Galipo"ei.

Bottom Ad [Post Page]