Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Esnesaltzailearen kontuak

Denboraldia amaierara iristen ari den honetan, sailkapenean helburu ezberdinekin dauden taldeak esnesaltzailearen kontuak egiten hasi dira jada.

Hala, txapelketa irabazteko hautagai nagusia den Zierbenak, aski izango du geratzen zaizkion bi partidetan (Meatzari eta Jarrilleros) lau puntu lortzea igoera bereganatzeko. Gainera igoerarako "play off"-erako aukera emango lukeen bigarren posturako, garaipen bakarrarekin nahikoa izango luke.

Eta hain zuzen ere bigarren postu horretan dago koxka. Izan ere, Errioxako taldeko txapeldunak aipatu "play off"-a jokatu beharko du nafar, kantabriar eta euskal taldeen arteko bigarren sailkatu onenaren aurka. Hau aukeratzeko kriterioa honakoa delarik: jokatutako partidak eta lortutako puntuen arteko koefizientea, hots, zatiketa.

Ondorioz, kontutan izanda nafar taldeko partaideak, Tafallak, gehienez 59 puntu lortzeko aukera duela 28 partidetan (2.107), hautagaia kantabriar eta euskaldunen arteko taldeetatik irtengo da.

Kantabriarrak aurreko asteburuan amaitu zuten txapelketa. Peñucas-ek irabazi eta igoera lortu du eta bigarren sailkatua Castrogres Flabiobriga izan da 28 partidetan 68 puntu lortu dituelarik, hots, 2.428 koefizientea.

Honek irakurketa bakarra du: euskal taldeko bigarren sailkatuak 30 partidetan gutxienez 73 puntu beharko dituela (2.433) eta oker ez bagaude, talde hori Gipuzsala izango da Zierbenak galdu eta egundoko ezhustekoa ematen ez badu behintzat.

Gipuzsalak, ordea, egun 68 puntu ditu eta bi partida faltan kantitate hortara iristeko modu bakarra bietan garaipena lortzea da.

Ba, "txapa" guzti honen arrazoietako bat, Gipuzsalak hainbeste desio duen igoerarako aukera hori izan nahi badu, datorren larunbatean Usabalgo oholtzan irabazi beharko duela adierazteko da.

Laskorainek, berriz, podium-eko hirugarren postua lortzeko, beste hainbeste egin beharko du Iturriondo bizkaitarra puntu bakar batera urbildu bait zaio.

Lerro hauetatik zalegoari deia luzatu nahi diogu, datorren larunbatean arratsaldeko lauretatik aurrera, Gipuzkoa mailan egun ikusi daitekeen areto futboleko partida interesgarrienetako bat jarraitzeko gerturatu dadin.

Gora Laskorain!!!

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]