Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Dena prest aurtengo Jirarako

2007-2008 denboraldiak amaierara jo du eta dagoeneko ospakizunetan pentsatzen hasiak gaude Laskorain K.E. osatzen dugunok. Urtero legez, mutil eta nesken taldeek, Kostako Itzulian hartuko dugu parte datorren larunbata Ekainak 7-an ohiko bidea beteaz: Bidanitik barrena Loiolako Santutegira -hamaiketakoa-, segidan Getarira -poteoa-, ondoren Oriora -bazkaria- eta azkenik Zarautzera -bainu hartzea-, iluntze aldera Tolosara bueltatzeko.

Egunean zehar hainbat "ekitaldi" espero dira: Eskik babestutako txanpain (Tolosa)-sagardo (Astigarraga) dastaketa -"5-4" erara, hau da, 5 kopa txanpain eta 4 baso erdi sagardo-, pandereta erakustaldia -Andoniren eskutik-, autobuseko karaoke txapelketa -"dragoi bola"-ren letra ikasita ekarri, mesedez-, datorren urteko kontrato berritzeen sinaketak, etabar luze bat...

Familia horitxoa osatzen dugunok, egun berezi hori gurekin ospa dezazun gonbitea luzatzen dizugu eta zenbat izango garen ahalik eta lehen jakitearren, kontaktuko emailean(laskorainke@gmail.com) izen-ematea zabalduko dugu. Aski izango da izen-abizena ematea.

Autobusa nondik eta zein ordutan irtengo den jakin araziko dizuegu datorren egunetan.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Denboraldi handietan egin ohi izan den bezela, kopla batzuk ere prestatu beharko dira...

Bottom Ad [Post Page]